XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEIZ'EN LATERRIKO IV ELEIZ-ERESI BATZARRA

Jaungoikoa goralduteko dan eleizako eresia bereiztuta egon bear dau beste eresi gustietatik.

Augaitik Eleizeak emon dauz bere arau ta legeak eleiz-eresietaz.

Lege orreik zelan betetan diran ikusi ta eurok betetako biderik egokienak eta ziurrenak aututeko, noizik-noizera, egiten dira, an edo emen, batzar andi batzuk.

Laterri onetako lenengo batzarra Valladolid'en egin zan eta orain laugarrena Gazteiz'en egingo da bost egunian, Azilla 19'tik 23'ra, biak barnalki. Gotzain jaunak, Toledo'ko kardenal agurgarriagaz, alan erabagi dabe, ta gure Gotzain maiteak gogo biziaz, berak gauza gustietan oi dauan lez, asi ditu orretarako gertakizunak.

Boletiñean dei sutsu bat egin dausku abade jaun ta beste bere barrutitar gustioi, batez be eleiz-eresi-zaliei, bakotxak al dabenez lagunduta, etekin edo fruturik ugarienak atara daitezan.

Batzar orretan batzuk irakasliak izango dira, geyenak ikasliak; baña batzarrera yoan ezin diranak be lagundu leikie, batzarreko lan gustiak ondo egin daitezan.

Batzar onetako bazkidiak irutarikoak izan leitekez:

Bazkide andizki ta urenak izango dira, 50 lauerleko emoten dabenak.

Bazkide egilleak, 10 lauerleko emongo dabenak.

Bazkide itsasiak 5 lauerleko.

Lenengo biak batzarrean itza ta autarkia eukiko dabe, ikurratza ta, bultzi merkeak izan dagiezan, txartela emongo yakoe, baita Batzar-edestia be.

Besteai ikurratza ta txartela emongo yake, besterik ez.

Bazkideak bilduteko ordezkaritzea guri be emon dauskue; beraz gure irakurliok ona idatzi zeinkie ta geuk erraztuko dautzueguz beste gertakizun gustiak; araudi ta erreglamentua be geuk bialduko dautzuegu.

Bazkidetuten zarenian, bialdu dirua ona, jiro postalez edo jiro provincialez.

Gure Gotzain agurgarriak, etorri barria da-ta, naikua lan dauko ain garrantzi andiko batzarra gertau ta atonduten; baña gustiok lagunduten badeutsagu, ederto atonduko da.

Danok lagundu daigun ba, al dogun bestian, ta Gotzain maiteari pozaldi galanta emongo dautsogu.